top of page
logo de Zero Sette Akordeoi Orkestra

klasikoa

Orquesta de acordeones Zero Sette- Música clásica
Logo de Zero Sette Jai band
Orquesta de acordeones Zero Sette-Jai band

POP ROCK FOLK

 

Zero Sette Akordeoi Orkestra, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) sortu zen, 1987ko urtarrilaren 10ean.

​

Orkestrak lortu dituen sari garrantzitsuenen artean honako hauek aurkitzen dira: lehen sariak Ourenseko Akordeoiaren XXXV. Lehiaketa Nazionalean, Madrilgo “Reina Sofía”, XVII. Nazioarteko Lehiaketan eta Cedeirako (A Coruña) I. Akordeoi Lehiaketan.

Zero Sette Akordeoi Orkestrak bost alditan parte hartu du Torrelavegan urtero ospatzen den “Cantabria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan; bertan, lau lehenengo sari eta bigarren sari bat lortzeaz gain, lehiaketa garrantzitsu honetako orkestrarik sarituena izatearen titulua lortzeagatik Urrezko Akordeoia jasotzen du.

 

Nazioarteko eremuan, Andrézieux-Bouthéoneko (Frantzia) Akordeoiaren “Grand Prix” Internazionalean eta Ginebrako (Suitza) Akordeoiaren “Grand Prix” Internazionalean lortutako zilarrezko dominak nabarmentzen dira. Horiek guztiak Goi eta Ohorezko mailatan.

 

Gertuago, hainbat kontzertu eskaini ditu: León, Medina del Campo (Valladolid); Villanueva de la Serena eta Almendralejo (Badajoz); Coria, Jaraiz de la Vera, Plasencia, Cáceresko Auditoriuma (Cáceres); Petrer (Alicante); Lalín (Pontevedra); Reinosa (Cantabria); Guadarrama (Madril)…eta hainbat eta hainbat Euskalherri mailan.

 

Orkestrak baita ere, Italian, Frantzian eta Alemanian ospatutako hainbat akordeoi Jaialdietan ere parte hartu du.

 

Lasarte-Oriako Udaletxearekin batera Lasarte-Oriako NAZIOARTEKO AKORDEOI JAIALDIAren antolakuntzan parte hartzen du, aurten XV.,  mundu mailan ezagunak diren akordeoilari -musikariak bertara ekarriz.

 

Lasarte-Orian arrakasta handia izan dituzten DIAPORAMAK ere antolatu ditu, Lan sakon baten bidez, istorio eta argazki asko bildu ondoren, Zero Settek –diaporama lan bikain bat baino gehiago aurkeztu ditu eta orkestrak zuzenean jotako hainbat musika-piezaz lagunduta aurkeztu ditu. Esan beharra dago musika-piezak orkestrako zuzendariak, José Manuel Crespo Cestafe-k konposatuak edo konponduak zirela.

 

Orkestrak, gaur egun bi estilo jorratzen ditu batez ere, klasikoa eta pop-rock-folk…

 

ZERO SETTE AKORDEOI ORKESTRA. Orkestrak musika klasikoa interpretatzen du. Musika estilo hau egokiagoa da elizetan, ermitetan, kultur-etxeetan, auditorioetan…

 

JAI BAND. Taldeak Pop-rock-folk…musika jotzen du, festetan, tabernetan, jatetxeetan, elkarteetan, enpresetako ekitaldietan…hau da, musika alaitzeko, girotzeko.

 

Jotzen ditugun musika-pieza gehienak gure ZUZENDARIA den José Manuel Crespo Cestafe-k konposatuak edo konponduak izaten dira.

 

SOINU EKIPAMENDU PROPIOA dugu eta gure  TEKNIKARI a eramaten dugu beraz gai honetan erabat autonomoak gara.

Logo Ayuntamiento Lasarte-Oria
bottom of page